Malerrekan nola: beste edo bertze? Bost edo bortz?

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 22a, 11:00

Beste, bertze, bost eta bortz. Lau formak aditu ahal izanen ditugu Malerrekan. Erabilera formalerako nahiz idatzirako erabiltzen ahal dira laurak. Beintza-Labaienen eta Iturenen dago forma hauen arteko muga: bi udalerri hortik mendebaldera dauden herrietan –st forma dutenak erabiltzen dira, beste eta bost; ekialdera, berriz –rtz, bertze eta bortz.

Horrelako eta bertzelako hainbat galdera argitu dituzte Malerrekako Mankomunitateak egin berri duen Malerreka aldeko mintzoak gidan, eta orain baita hainbat bideo piluletan ere. 

Lan hau hiru modutan eskuratzeko aukera dago: pdf eta doc formatuetan, eta paperean. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Malerrekako Mankomunitateko webgunean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun