Malerrekan nola: asko, anitz edo aunitz?

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 24a, 11:00

Onarturiko formak dira asko, anitz eta aunitz. Zubietak eta Saldiasek markatzen dute solas horien muga: herri horietatik mendebaldera, asko erabiltzen da nagusiki, eta ekialdera, aldiz, anitz edo aunitz.

Horrelako eta bertzelako hainbat galdera argitu dituzte Malerrekako Mankomunitateak egin berri duen Malerreka aldeko mintzoak gidan, eta orain baita hainbat bideo piluletan ere. 

Lan hau hiru modutan eskuratzeko aukera dago: pdf eta doc formatuetan, eta paperean. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Malerrekako Mankomunitateko webgunean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun