Malerrekan nola: esan edo erran?

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 3a, 10:00

Bi formak zuzenak dira, eta biak daude Euskaltzaindiaren Hiztegian. Malerrekako leku bakoitzean, ordea, modu diferentean erraten da.

Horrelako eta bertzelako hainbat galdera argitu dituzte Malerrekako Mankomunitateak egin berri duen Malerreka aldeko mintzoak gidan, eta orain baita hainbat bideo piluletan ere. 

Lan hau hiru modutan eskuratzeko aukera dago: pdf eta doc formatuetan, eta paperean. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Malerrekako Mankomunitateko webgunean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun