Pontx pailazoak Amatxi ikusgarri berria estreinatuko du bere sorterrian, Sarako Lurberri gelan, azaroaren 7an. Ikuskizun berri honetan pertsonaia berriak, abentura berriak eta, nola ez, kantu berriak ere izanen dira entzungai. Bi emanaldi eskainiko ditu, larunbatean 11:00etan eta 17:00etan. Sarrerak (haurrak 6 euro, helduak 8 euro) jadanik eskuragarri dira Helloasso plataformaren bidez.
Elizondoko Recreo Musika Bandak, Esteban Velascoren zuzendaritzapean, Tren Txikito izeneko kontzertua antolatu du azaroaren 7an, larunbatean, 11:00etan Francisco Joaquin Iriarte zahar etxean.
Zuberoako Txingili'K dantza taldeak Eta orai zer? dantza emanaldia eskainiko du hazilaren 7an, larunbat eguerdian, Zugarramurdiko plazan (euria eginez gero, ikusgarria frontoian izanen da). Eztei sinboliko bat eta laguntasuna ospatzen du sei mutiko eta sei neska gaztek osatzen duten dantza taldearen ikuskizun berriak.
Gotzon Barandiaranek idatzitako Galbahea poema liburuan oinarritutako diskoa zuzenean eskaintzen ibili ondotik, Galbahe taldeak azken lau kontzertuak eskainiko ditu. Larunbat honetan ekinen dio taldeak azken lau kontzertuetako lehenengoari, azaroaren 7an, larunbatean 18:00etan, Lesakako Arranon. Sarrera 8 euro ordaindu beharko da.
Xagu tranpa izeneko antzezlana egonen da larunbatean, azaroak 7an, Beran. 18:30ean egin dute zita Berako Kultur Etxean, Txinalka antzerki taldekoek. 6 eurotan eskuratu ahal dira sarrerak euskarazko antzezlanerako. Hemen sakatuz.
Baztango Bidenabar taldeak bere lehen diskoaren aurkezpena eginen du azaroaren 7an, 18:00etan, Elbeteko Zapatilleran. Kontzertua eskaintzeaz gain, diskoaren parte hartzaileak sorkuntzaren eta bertzelako kontuez mintzatuko dira. Ondotik, merienda eta Axolot Selektahren pintxaldiaz gozatzeko aukera ere izanen da bertan.
Leitzako Jeiki abesbatzaren, Euskal soinu eta ondarearen ibilbideak birak hurrengo emanaldia Bortzirietan eskainiko du. Larunbat honetan, azaroaren 7a, 19:00etan, emanen du kontzertua, Etxalarko elizan.
Azaroaren 7an, larunbata, 20:00etan, Lesakako Basurde elkartean eginen dute bertso gaztaina-jatea, Bortzirietako Bertso Eskolak antolatua. Alaia Martin eta Amets Arzallus izanen dira bertan kantari, Luken Urtxegi igantziarra berriz, gaiak jartzen arituko den bitartean. Leku gehienak hartuak baldin badaude ere, oraindik bada bakarren bat eskuratzeko aukera. Horretarako, WhatsApp bidez 618 96 30 11 zenbakira idatziz hartu beharko da afari-meriendarako lekua. 10 euroren truke, gaztaina eta giro ederrez gozatzeko aukera izanen da.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 13a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira
Hizkuntza: Euskara
Sanmartinak ospatuko dituzte Aurtitzen azaroaren 6tik 11ra. Egitarau zabala prestatu dute aurten ere azaroaren 6tik 8rako astebururako eta San Martin egunerako.