Bertso gaztaina-jatea izanen dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa

Basurde jatetxean bertso giroa izanen dute larunbat arratsean.

Azaroaren 7an, larunbata, 20:00etan, Lesakako Basurde elkartean eginen dute bertso gaztaina-jatea, Bortzirietako Bertso Eskolak antolatua. Alaia Martin eta Amets Arzallus izanen dira bertan kantari, Luken Urtxegi igantziarra berriz, gaiak jartzen arituko den bitartean. Leku gehienak hartuak baldin badaude ere, oraindik bada bakarren bat eskuratzeko aukera. Horretarako, WhatsApp bidez 618 96 30 11 zenbakira idatziz hartu beharko da afari-meriendarako lekua. 10 euroren truke, gaztaina eta giro ederrez gozatzeko aukera izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun