Galbahe taldeak azken kontzertuetako bat Lesakan larunbat honetan

Ttipi-Ttapa

Golbahe taldeak azken lau zuzeneko.

Gotzon Barandiaranek idatzitako Golbahea poema liburuan oinarritutako diskoa zuzenean eskaintzen ibili ondotik, Galbahe taldeak azken lau kontzertuak eskainiko ditu. Larunbat honetan ekingo dio taldeak azken lau kontzertuetako lehenengoari, azaroaren 7an, 18:00etan, Lesakako Arranon.

Azken txanpa

Lesakan aritu ondotik larunbatean, azaroaren 8an Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan izanen dira, 19:00etan; azaroaren 13an Orioko Kultur Etxean, 19:00etan; eta azaroaren 15ean Gasteizko IAKen, 19:00etan.

Barandiaranekin, Lander Bilbaok, Mariana Blancok, Rafa Ruedak, Urdin Baraiazarrak eta Uxue Garciak osatzen dute taldea zuzenekoetan. Diskoko kantuen grabazioan Amets Arangurenek, Gaizka Sarasolak, Gorka Urbizuk eta Maia Iribarnek ere parte hartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun