Ostirala, urriak 30

17:00

Gau Beltza Donezteben

Doneztebeko eskolako aterpean, Malerreka Doneztebe | Ospakizunak

Aurten ere Gau Beltza ospatuko dute Doneztebeko Erreka Guraso Elkarteko haurrek eta gurasoek. Ortzirale honetan, urriaren 30ean, egin dute hitzordua, 17:00etan eskolako aterpean.

Gau Beltza Donezteben Doneztebeko eskolako aterpean

Aurten ere Gau Beltza ospatuko dute Doneztebeko Erreka Guraso Elkarteko haurrek eta gurasoek. Ortzirale honetan, urriaren 30ean, egin dute hitzordua, 17:00etan eskolako aterpean.

19:00
20:30

Larrun mendiguneko ondare arkeologikoaren inguruko hitzaldia Saran ortziralean

Xareta Sara

Urriaren 30ean, 19:00etan, Larhun mendiaren ondare arkeologikoaren inguruko hitzaldia izanen da Sarako leizeetako harrera gelan Imanol Amestoy-ren eskutik. Frantsesez emanen du hitzaldia eta leku aldetik kopuru mugatua izanen du. Beraz, lehenagotik izena ematea beharrezkoa da, honako lotura honetan sartuta.

20:00

Larhun mendiguneko ondare arkeologikoa ezagutzeko hitzaldia ortziralean Sarako Lezeetan

Sarako lezeak, Sara

PIE Euskal Itsasbazterrak Larhun mendiguneko ondare arkeologikoari buruzko hitzaldia antolatu du datorren urriaren 30ean, ortziralea, arratsaldeko 19:00etan, Sarako Lezeetako harrera gelan. Imanol Amestoy misio-arduradunak eskainiko du saio frantsesez. Bertan, Euskal Herriko mendi enblematikoaren aztarnak, azken aurkikuntzak eta historiaren etapa nagusiak ezagutzeko aukera izanen da.

Larhun mendiguneko ondare arkeologikoa ezagutzeko hitzaldia ortziralean Sarako Lezeetan Sarako lezeak

PIE Euskal Itsasbazterrak Larhun mendiguneko ondare arkeologikoari buruzko hitzaldia antolatu du datorren urriaren 30ean, ortziralea, arratsaldeko 19:00etan, Sarako Lezeetako harrera gelan. Imanol Amestoy misio-arduradunak eskainiko du saio frantsesez. Bertan, Euskal Herriko mendi enblematikoaren aztarnak, azken aurkikuntzak eta historiaren etapa nagusiak ezagutzeko aukera izanen da.

19:00
20:00

'Euskaldunak etxean arrotz' dokumentala Arantzan

Liburutegian, Bortziriak Arantza | Dokumentalak

Euskaldunak etxean arrotz dokumentala emanen dute 19:00etan Arantzako liburutegian, eta ondotik, Irati Urdalleta egilearekin solasaldia izanen da. Irati Urdalleta Letek zuzendutako dokumentala da, Azpeitiko Zaparraie euskara taldeak eskatuta eta Kulturazek ekoitzia. Euskaldunek euskaldun izate hutsagatik historian jasan eta gaur egun ere jasaten dituzten zapalkuntzak eta erasoak ditu hizpide.

'Euskaldunak etxean arrotz' dokumentala Arantzan Liburutegian

Euskaldunak etxean arrotz dokumentala emanen dute 19:00etan Arantzako liburutegian, eta ondotik, Irati Urdalleta egilearekin solasaldia izanen da. Irati Urdalleta Letek zuzendutako dokumentala da, Azpeitiko Zaparraie euskara taldeak eskatuta eta Kulturazek ekoitzia. Euskaldunek euskaldun izate hutsagatik historian jasan eta gaur egun ere jasaten dituzten zapalkuntzak eta erasoak ditu hizpide.

23:00
23:59

Sustrai Berriak eta Arene 6

Atekabeltz, Leitza | Kontzertuak

Urriaren 30ean, gaueko hamaiketatik aurrera Sustrai Berriak eta Arene 6 taldeak ariko dira zuzenean Atekabeltzen. Gero, Aske DJk jarriko du musika. 

Sustrai Berriak eta Arene 6 Atekabeltz

Urriaren 30ean, gaueko hamaiketatik aurrera Sustrai Berriak eta Arene 6 taldeak ariko dira zuzenean Atekabeltzen. Gero, Aske DJk jarriko du musika. 

07:51

Beti Gazteko XIII. ipuin lehiaketa

Bortziriak Lesaka | Lehiaketak

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 13a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira

Hizkuntza: Euskara

Beti Gazteko XIII. ipuin lehiaketa

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 13a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira

14:00

Victor Masferreren 'Denboraren materia'

Lesakako liburutegia, Bortziriak Lesaka | Erakusketak

Etxalarren bizi den Víctor Masferrer kataluniarraren Denboraren materia proiektua ikusgai izanen da Lesakako liburutegian urriaren 8tik 30era. Proiektu honek eskultura eta prozesu gailu bat proposatzen du, liburutegiko airea bildu eta poliki-poliki ur bihurtzen duena. Kondentsazio sistema baten bidez, espazioan dabilen eta arnasten den airea tanta moduan ikusgarri bihurtzen da, liburutegian emandako denbora partekatua materia ukigarri bihurtuz.

Victor Masferreren 'Denboraren materia' Lesakako liburutegia

Etxalarren bizi den Víctor Masferrer kataluniarraren Denboraren materia proiektua ikusgai izanen da Lesakako liburutegian urriaren 8tik 30era. Proiektu honek eskultura eta prozesu gailu bat proposatzen du, liburutegiko airea bildu eta poliki-poliki ur bihurtzen duena. Kondentsazio sistema baten bidez, espazioan dabilen eta arnasten den airea tanta moduan ikusgarri bihurtzen da, liburutegian emandako denbora partekatua materia ukigarri bihurtuz.

16:00

'Berotzen dituzten eskuak' argazki erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da urriaren 15ean, eta horren harira, Baztango Kultura Zerbitzuak bertako emakumeen antzinako irudiak paratuko ditu ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko 1. solairuan. Urriaren 1etik 31ra egonen da irekia, lanegunetan 16:00etatik 20:00etara.

'Berotzen dituzten eskuak' argazki erakusketa Arizkunenea

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da urriaren 15ean, eta horren harira, Baztango Kultura Zerbitzuak bertako emakumeen antzinako irudiak paratuko ditu ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko 1. solairuan. Urriaren 1etik 31ra egonen da irekia, lanegunetan 16:00etatik 20:00etara.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Azaroa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Abendua
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Urte osoko agenda ikusi »»