Euskaldunak etxean arrotz dokumentala emanen dute 19:00etan Arantzako liburutegian, eta ondotik, Irati Urdalleta egilearekin solasaldia izanen da. Irati Urdalleta Letek zuzendutako dokumentala da, Azpeitiko Zaparraie euskara taldeak eskatuta eta Kulturazek ekoitzia. Euskaldunek euskaldun izate hutsagatik historian jasan eta gaur egun ere jasaten dituzten zapalkuntzak eta erasoak ditu hizpide.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.