«Arratsaldea besta giroan pasatzeko», herrian barna itzulia eginen dute, eta horrez gain, ipuin kontalaria, txokolatea eta bizkotxo jatea izanen dituzte. Beldurrak erretzeko txokoa eta argazki txokoa ere prestatuko dituzte. Horren harira, asteartean, Gau Beltzaren inguruko tailerra egitekoa zuten liburutegian, ospakizunerako giroa prestatzen hasteko.