Lesakako XVII. Mendi Itzulia eginen dute ekainaren 14an, igandean, bi urtetik behin Beti Gazte elkarteak antolatzen duen hitzordua. Lesakako ingurune naturala kirol jardunaldi paregabearen agertoki izanen da berriro, paisaia ikusgarriekin eta mimoz zaindutako antolaketarekin.
Ekaineko lehen asteburuan Ezkurran eta Areson eta larunbat honetan Urrozen bezala, igandean Iturenera ailegatuko da Plaza Zaharrak Bizirik jaialdia, musika, pilota eta bertsolaritza uztartuz.
Ekainaren 14an eginen dituzte Haurraren Egunari lotutako ospakizunak Etxalarren, Landagain Guraso Elkarteak, Etxalarko Udalaren laguntzarekin antolatuak. Dena den, haurrek prestatutako Landagain Zirkua erakusketa, igandean ez ezik, ortzirale eta astelehen arratsaldetan ikusteko aukera izanen da Pello Apezetxea Kultur Etxean.
2025-2026 denboraldia agurtzeko goiz osoko egitaraua prestatu dute Elizondon, gaitari talde gehiagoren parte hartzearekin
Senpereko Larreko kultur gunean ekainaren 14rako, igande arratsalderako, egitarau aberatsa prestatu dute, Kixka antzerki konpainiaren festibalak 32 urte bete ditu dagoeneko eta lantegi-taldetan diren haur, gazte eta helduek, urte guziko antzezlan eta sorkuntzen azaltzeko aukera izanen dute.
Hizkuntza: Frantsesa
Jack Pradaig musikari irlandarrak kontzertua eskainiko du Leitzako Torrea tabernan. Pop-folk musika jotzen du eta gaelikoz eta ingelesez abesten du.
Larunbat eguerdian eta arratsaldean profesionalen arteko erremonte eta esku pilota partidak izanen dira Eztegaran.