Ekainaren 12tik 14ra, ortziralean hasi eta igandera arte, besta giroan murgilduko da Altzate karrika. Berako Altzate auzoko bestak ospatuko dituzte, eta egitarau zabala prestatu dute.
Ortziralea, ekainak 12
20:00etan altxaferoa Altzateko Plazan. Ondotik, México besta (musika, edaria, janaria…) eta DJ Kastle & Tower Uraldean karrikan.
Larunbata, ekainak 13
10:00etan plater tiroketa. 12:00etan erremonte txapelketako partida Eztegaran. Nafarroako erremonte txapelketako lehen faseko azken partida erabakigarria jokatuko dute Zeberio II.ak eta David Mitxeo doneztebarrak, Matxin III.aren eta Otanoren kontra.12:00etan Bera Kantari karrikaz karrika, Lixoiatik abiatuta. 14:00etan zikiro jatea Uraldea karrikan. 18:00etan profesionalen arteko eskuzko pilota partidak Eztegaran: Alberdi II.a-Rekalde (lau eta erdiaren barrenean) eta Murua-Aldabe/Apezetxea II.a-Gaskue. Gure Txokoa elkarteak, Bortzirietako Pilota Eskolarekin batera, antolatutako jaialdia. Sarrerak, 15 eurotan, Purienean eta Whatsapp bidez (626 30 94 38) eskura daitezke.22:00etan zezensuzkoa Altzateko plazan.
Igandea, ekainak 14
11:00etan meza Altzateko elizan. 12:00 Gure Txokoa dantza taldeko dantzarien saioa Merkatu Plazan. 13:00etan bermut pintxo poteoa Altzateko ostatuetan. 13:15ean kontzertua Uraldean. 16:00etan haurrentzako Mitze magoaren emanaldia eta merienda Uraldean. 18:00etan bingo popularra Uraldean. 20:00etan bestak bukatzeko kontzertua Uraldean.