Plaza Zaharrak Bizirik kultur ekimena izanen da Iturengo plazan larunbatean 11:00etatik 13:00etara, pilota, bertsolaritza eta musika tradizionala uztartzen dituen ekimena. Aurpegi ezagunak izanen ditugu bertan, pilotan Oinatz Bengoetxea eta Aitor Alduntzin; bertsotan, berriz, Illarregi anaiak eta trikitixa eta panderoarekin Ainara Mindegia eta Birjinia Mariezkurrena. Pilotari leitzarren aurka herriko pilotariak ariko dira. Goiz ederra pasatzeko aukera izanen da, ikusi eta entzuteko. Kultur ekimenaz gain, goiz osoan artisau kuadrilla bat izanen da plazan, hainbat produkturekin.