Ekainaren 14an, igande goizean, 11:00etatik 13:00etara jokoak eta herri kirolak izanen dituzte.
13:30ean izanen da haurren bazkaria eta segidan, 14:00etan helduena. 15:30ean Pontx pailazoaren emanaldia izanen da, ondotik merienda. Aipatzekoa da haurrek egindako Landagain Zirkua lanen erakusketa ikusgai izanen dela Pello Apezetxea Kultur Etxean igandean 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 17:30era, baina baita ekainaren 12an era 15ean ere, ortziralean eta astelehenean, 16:00etatik 19:30era.