Elizondoko Gaiteroek denboraldiko azken dantzagarriak joko dituzte igandean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 12a

2025-2026 denboraldia agurtzeko goiz osoko egitaraua prestatu dute Elizondon, gaitari talde gehiagoren parte hartzearekin

Elizondoko Gaiteroak herriz herri dantzagarriak jotzen ibili dira aurtengo ikasturtean ere, eta azken saioa eginen dute igande honetan, ekainaren 14an, Elizondon. 09:30ean hasiko dute egitaraua dianarekin herriko karriketan barna, eta 11:15ean herri buelta eginen dute gonbidatutako bertze hainbat gaitari talderekin batera. Azkenik, 12:30etik aitzinera dantzagarriak joko dituzte plazan. Euria eginez gero, Iriarte pilotalekuan joko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun