Mendi buelta, bermuta, bazkaria eta musika izanen dituzte.
Ingurumen balio handiko eremuak leheneratzea du helburu jardunaldiak eta bihar izanen da izena emateko azken eguna
Euskal Herriko plaza zaharrei bizia, ahotsa eta protagonismoa emateko asmoz sortu dute Plaza Zaharrak Bizirik egitasmoa, eta horren barne, pilota partidua, bertso saioa eta trikitilarien emanaldia izanen dira larunbat honetan, ekainaren 6an, Ezkurran.
Geuretik Sortuak programaren barrenean, Kalean otso, etxean uso ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen dute larunbat honetan, ekainaren 6an, Arantzan.
Igantziko Abelu Ehiztari Taldeak adierazi duenez, ereiaroaren 6an izanen dute urteroko batzar orokorra. Larunbat honetan, 17:30ean, izanen dute hitzordua Baratzondo elkartean. Urteko kontuak eta bertze ohiko gaiak izanen dituzte hizpide ehiztariek.
Baztango Mindeitzek, Gaztelu taldeak, Joana eta Olaiak, Guy Saldubeherek, Gartxito anaiak eta Gandeia taldeak parte hartuko dute emanaldian
Nafarroako Klima aldaketa erakusketa Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean egonen da ikusgai ekainaren 1etik 11ra, euskaraz. Publiko guztientzat irekia egonen da, doan, eta inprimaki bat eskuragarri egonen da jendeak erakusketaren gaineko oharrak eta iritziak idatz ditzan. Gainera, Klima aldaketara egokitzea Nafarroan izeneko solasaldia emanen du Fernando Señar Beak, Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoko zuzendariak ekainaren 9an, asteartean 17:30ean.
Ekitaldiz beteriko asteburua izanen da ekainaren hasierakoa. Ekainaren 6an, 18:00etan Etxalarko VII. Ardi Zakur Lehiaketa izanen da errota pareko zelaian. Roger Jauretxe Izar zakurrarekin, Marzel Hualde Umil zakurrarekin, Jean Paul Irikin Orai zakurrarekin eta Gaizka Etxaniz Laster zakurrarekin Urtsua Saria eskuratzeko lehiatuko dira, hain zuzen, Urtsuko Jorge Arizaleta zenaren omenez jokatuko baita. 22:00etan Etxalarko dantzari, kantari eta musikarien ikuskizuna izanen da frontoian.