Life Global proiektuak Belateko espezie exotikoak desagerrarazteko jardunaldia antolatu du ekainaren 6an, larunbatean, txilardi hezeak berreskuratzeko helburuarekin. Venta Quemadako aparkalekuan 10:00etan egin dute hitzordua eta eskularru eta hamaiketakoarekin joateko eskatu dute, baita oinetako eta arropa egokiekin ere. Jarduera zortzi urtetik goitikoendako da egokia.
Parte hartu nahi duenak izena eman beharko dute hurrengo galdetegian. Bihar, ekainaren 3an, izanen da izena emateko azken eguna.