Narbarteko Egunari hasiera emateko, mendi buelta eginen dute narbartearrek larunbatean, ekainaren 6an. 08:15ean plazan bildu eta Oteixonera joanen dira eta antolatzaileek Narbarteko Mendi Itzuliko kamisetak jaunzteko deia egin dute. Menditik bueltan, bermuta hartzeko aukera izanen dute Herriko Ostatuan, eta 14:30ean mahaiaren bueltan bilduko dira bazkaltzeko. Bestetako zapia paratzeko eskatu dute.
Bazkalondoan musika izanen dute DJ JJrekin eta arratsean bokatak izanen dira afaltzeko.