Nafarroako aldaketa klimatikoari buruzko erakusketa ikusgai izanen da Etxalarren ekainaren 1etik 11ra

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 29a

Datozen asteetan Etxalarren izanen den klima aldaketari buruzko erakusketaren aurkezpena Nafarroako Parlamentuan.

Nafarroako Klima aldaketa erakusketa Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean egonen da ikusgai ekainaren 1etik 11ra, euskaraz. Publiko guztientzat irekia egonen da, doan, eta inprimaki bat eskuragarri egonen da jendeak erakusketaren gaineko oharrak eta iritziak idatz ditzan. Gainera, Klima aldaketara egokitzea Nafarroan izeneko solasaldia emanen du Fernando Señar Beak, Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoko zuzendariak ekainaren 9an, asteartean 17:30ean. 

Ekainaren 9an, gainera, Klima aldaketara egokitzea Nafarroan solasaldia emanen du Fernando Señar Beak, Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoko zuzendariak, Pello Apezetxea Kultur Etxean

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuak, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren zuzendaritzapean, dibulgazio erakusketa ibiltari bat prestatu du herritarrentzat; bertan erakusten da zer jarduketa egin diren Nafarroan klima aldaketara egokitzeko. 

Erakusketan hamar panel daude, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez, eta honako helburu hau dauka: egungo klima errealitateari buruz kontzientziatzea, bai eta isurien agertokien ondoriozko etorkizuneko aurreikuspenei buruz ere; Nafarroak, Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orriaren bidez (HCCN-KLINa), klima aldaketaren arloan daukan estrategia ezagutaraztea; eta erakustea zer jarduketa egin diren Europako proiektu integratu horretako sei eremu teknikoetan; honako hauek dira eremu horiek: klima aldaketa monitorizatzea eta tokiko klima ekintza, ura, basoak, nekazaritza eta abeltzaintza, osasuna eta azpiegiturak eta lurralde plangintza.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun