Minbiziaren ikerketaren aldeko kontzertu solidarioa eginen dute ekainaren 6an Berroetan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 20a

Irudia: Iosu Inziarte.

Baztango Mindeitzek, Gaztelu taldeak, Joana eta Olaiak, Guy Saldubeherek, Gartxito anaiak eta Gandeia taldeak parte hartuko dute emanaldian

Minbiziaren inguruko kontzientziazioa zabaltzeko eta ikerketara bideratuko den dirua lortzeko kontzertu solidarioa eginen dute ekainaren 6an, larunbata, Berroetako elizan 18:00etan. Bertan parte hartuko dute Baztango Mindeitzek, Gaztelu taldeak, Joana eta Olaiak, Guy Saldubeherek, Gartxito anaiak eta Gandeia taldeak. 

Kontzertuko sarrera librea izanen da edukiera bete arte, eta borondatea bilduko dute. Lortutako dirua Navarrabiomed fundazioarendako izanen da. Bertaratu ezin baina ekarpena egin nahi dutenek aukera dute hurrengo loturan eta kontu zenbaki honetan: ES47 2095 5992 3091 2382 1902 (BIC zenbakia: BASKES2BXXX).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun