Berako bestetako bilera deialdia egin dute maiatzaren 22an, ortziralean 18:00etan Beralandetan. Gai-zerrendan puntu bakarra izanen dute, bestetako programazioa, eta hori lantzen hasiko dira bilerara joaten direnak.
Patxi Bisquertek zuzendutako Ombuaren itzala filma proiektatuko da Pello Apezetxea Kulturgunean maiatzaren 22an, ortziralean 19:00etan. Film honetan Etxalarren bertan grabatutako eszenaren bat ikusteko aukera izanen da.
Tasio, Borrokari lotutako bizitza bat izenburuarekin, Tasio Erkiziarekin solasaldia izanen da maiatzaren 22an, ortziralean 19:00etan Arrano elkartean, Iratxe Muxikak dinamizatua. Ondotik, jatekoa eta edatekoa izanen da.
Lesakako Musika Bandaren eskutik udaberriko kontzertua izanen da Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan maiatzaren 22an, ortziralean 19:30ean hasita.
Ødei euskal raperoaren kontzertua izanen dute maiatzaren 22an, ortziralean 22:00etan hasita Berako Katakun. Berako Kataku Kultur Elkarteak antolatu du emanaldia.
Amaiur, Arizkun, Elizondo, Erratzu eta Iruritako etxeen 1925 eta 2026 bitarteko argazkiak biltzen ditu 'Harria eta argia' erakusketak eta maiatzaren 29ra arte daude ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Astelehenetik ortziralera irekiko dute, 16:30etik 20:00etara.
Alex Mendizabal musikari eta musikagile donostiarraren Dartarpa tremolatori erakusketa ikusgai izanen da Berako Labiaga Ikastolaren areto nagusian maiatzaren 16tik 31ra. Larunbat eta igandetan, 17:00etatik 20:00etara ikusteko aukera izanen da. Larunbatean 17:00etan eginen dute erakusketaren inaugurazioa.