Arrano Elkarteak Ganbarako Tertuliak zikloarekin aitzinera segitzen du eta oraingoan Tasio Erkizia izanen da hizlari, «ezker abertzaleko militante historikoa, jatorriz lesakarra, bizitza osoa eman dio gure herriaren askatasunaren aldeko konpromisoari eta oso gertutik ezagutu ditu azken hamarkadetan gure herriaren askapen prozesuak bizi izan dituen hainbat mugarri», dio Arrano elkareko zuzendaritza taldeak.
Ondotik, jatekoa eta edatekoa izanen da, solasaldiarekin bertze modu batez segitzeko aukera izanez.