Bestak 2026

Berako bestetako programazioaz solastatzeko bilera eginen dute maiatzaren 22an

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 20a

Berako bestetako programazioaz aritzeko bilera deitu dute ortzirale arratsalderako.

Berako bestetako bilera deialdia egin dute maiatzaren 22an, ortziralean 18:00etan Beralandetan. Gai-zerrendan puntu bakarra izanen dute, bestetako programazioa, eta hori lantzen hasiko dira bilerara joaten direnak.

Ortziralean 18:00etan izanen dute hitzordua Beralandetan

Bertze aldetik, gogoratu behar da Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketarako lanak ekainaren 2ra aurkez daitezkeela eta Berako Oihua aldizkarirako artikuluak maiatzaren 29a baino lehen. Ikusi artikulua

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun