Boom bap, trap eta drill erritmoak bere moduan uztartuz, mezu gordinak eta errima zorrotzak kantatzen ditu Ødeik. Mimo handiz landutako soinua, baxu indartsuz lagundutako instrumentalak eta hitzez hitz landutako testuek osatzen dute raperoaren lana. Euskal Herrian leku gutxi duen genero honetan bere alea uztera dator ØDEI.