Altxa komedia umore emanaldien azken saioa otsailaren 6an ikusgai eta entzungai izanen dute Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean, ortziralean 18:00etan. Saio honetan Mirari Martiarena, Julen Portillo eta Maria Blancoren bakarrizketez gozatzeko aukera izanen da.
Berako Udalak antolatu du bilera eta herritar denei zuzendurikoa da.
Lesakako Arrano elkarteak Venezuela, eta orain zer? izenburupean solasaldia antolatu du. Eneko Compains EHUko Konstituzio Zuzenbide irakaslea eta Sortuko militantea izanen da hizlaria eta 19:00etan hasiko da.
Asisko Urmenetaren Sorgina banaiz dokumentala eskainiko dute otsailaren 6an, ortziralean, 19:00etan, Zugarramurdiko Sorginen Museoko auditorioan. Dokumentalaren ondotik solasaldia ere izanen da zuzendariarekin, eta antolatzaileek diote sorpresaren bat ere izanen dela.
Ortziralean, otsailaren 6an, Razkin musikari nafarrak rock kontzertua emanen du ostatuan 22:00etan.