Asisko Urmenetaren 'Sorgina banaiz' dokumentala eskainiko dute otsailaren 6an Zugarramurdin

'Sorgina banaiz' filmaren grabazioa. Ortziralean emanen dute Zugarramurdin eta Asisko Urmeneta zuzendaria izanen da hizlari.

Asisko Urmenetaren Sorgina banaiz dokumentala eskainiko dute otsailaren 6an, ortziralean, 19:00etan, Zugarramurdiko Sorginen Museoko auditorioan. Dokumentalaren ondotik solasaldia ere izanen da zuzendariarekin, eta antolatzaileek diote sorpresaren bat ere izanen dela.

Duela 500 urte gertatu zen Auritzen sorginkeriagatik lehen exekuzio kolektiboa: mende oso bat iraun zuen jazarpenari hasiera eman zion zigor hark, eta milaka pertsona jazarri eta bidegabeki kondenatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun