Venezuelako egoerari buruzko solasaldia eginen dute ortziralean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 5a

Eneko Compains izanen da hizlaria.

Lesakako Arrano elkarteak Venezuela, eta orain zer? izenburupean solasaldia antolatu du. Eneko Compains EHUko Konstituzio Zuzenbide irakaslea eta Sortuko militantea izanen da hizlaria eta 19:00etan hasiko da.

Ez da Eneko Compainsek eskualdean Venezuelako egoera hizpide hartuta eginen duen lehenbiziko hitzaldia izanen. Amezti elkarteak antolatuta, Elizondoko Arizkunenean izan zen. Venezuelaren kontra Ameriketako Estatu Batuek egindako erasoaz mintzatu zen ilbeltzean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun