Berako kultur programazioa lantzeko bilera eginen dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 4a

Aurtengo kultur programazioari buruz ariko dira bertzeak bertze. Argazkian 2024an Muga Gabe zirku jaialdiko ikuskizunetako bat.

Berako Udalak antolatu du bilera eta herritar denei zuzendurikoa da.

Hitzordua Beralandetan izanen da 18:00etan, eta honako gai hauek landuko dituzte:

  • 2026ko kultur programazioren zirriborroa: Inauteak, bestak, antzerkia, musika, dantza... 
  • Kultur ekitaldien zabalkundea nola egin. 
  • Altzate karrikako lanen eragina 2026ko kultur programazioan. 
  • Berako bestak antolatzeko bilera deialdia. 
  • Galdeak eta eskeak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun