‘Altxa komedia’ azken umore saioa izanen dute ortziralean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 4a

Mirari Martiarena izanen da ortziralean Etxalarren eskainiko duten saioan parte hartuko duen umoregileetako bat.

Altxa komedia umore emanaldien azken saioa otsailaren 6an ikusgai eta entzungai izanen dute Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean, ortziralean 18:00etan. Saio honetan Mirari Martiarena, Julen Portillo eta Maria Blancoren bakarrizketez gozatzeko aukera izanen da.

Material berria kultur etxean

Bertzalde, material berria egonen da Kultur Etxean denen eskuragarri: Haur, gazte eta helduentzako liburu eta joko interesgarriak, Karmen nobela euskaraz, inguruko idazleen liburuak, eskapu liburuak eta erraldoien jokoak, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun