Larunbatean 09:30etik 16:00etara xisterak egiteko lantoki berria ere erakutsiko dute
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hasia du III. plan estrategikoa diseinatzeko parte hartze prozesua. Egiteko horretan, herritarrekin eta eragileekin kontraste saio bat eginen dute larunbat honetan Etxalarren. Bihar bukatuko da izena emateko epea.
‘Xortaz xorta’ programaren barnean Elementuen ospakizuna eskainiko dute 18:30ean eta 19:45ean hasita Iparraldeko Maurice Ravel Kontserbatorioko ikasleek lau elementuen inguruko bidaia musika eginen dute apirilaren 5ean, larunbatean Sarako lezeetan, Elementuen ospakizuna kontzertuarekin. Sylvain Griotto musikagilearen sorkuntza da, espresuki Sarako lezeetarako sortua. Hasieran 19:45ean eskaini behar zuten kontzertua, baina, lekuak agortu direnez, bigarren emanaldi bat ere prestatu dute, lehenago, larunbatean 18:30ean. Xortaz Xorta programaren barnean dagoen emanaldirako leku gutti gelditzen dira eta lehenbailehen eman behar da izena.
Lesakako Plaza Zaharrean 19:30ean hasiko da emanaldia eta ardo dastaketa ere izanen da Martxoko azken aste hondarrean ez ezik, apirileko lehen asteburuetan ere musika doinuak izanen dira Lesakan. Apirilaren 5en, Lesakako Musika Bandan beti martxoa da kontzertua emanen du musika bandak, larunbatean 19:30ean Plaza Zaharrean, Olatz Rojo Larralderen zuzendaritzapean. Ardo dastaketa ere izanen da, Inurrieta upategiaren eskutik.
Arizkungo Herriak eta gazteek bertso afaria antolatu dute apirilaren 5ean, larunbata, herriko Elkartasuna elkartean 21:30ean. Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariek parte hartuko dute afarian eta txartelak salgai daude dagoeneko, Arizkungo Dolatxean 32 eurotan.
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
XIX. mendeko pertsonaia horren bidez esklaboen trafikoaz eta Igantziko portzelana erdiko fabrikaz ariko da ortziralean eta larunbatean Lesakako liburutegian