20 minutuko kontzertu honetan Maurice Ravel - Iparraldeko Kontserbatorioko ikasleek, perkusioa, harpa, gitarra eta akordeoiarekin, bakoitzak lurreko elementu bat irudikatuko dute: ura, lurra, sua eta airea.
Inprobisazioan oinarritua, emanaldi honek elementuen dantza sinbolizatuko du, Lau Buruko sinboloaren oihartzuna. Ikusleak lezearen bihotzean murgilduko dira, musikariez inguraturik, esperientzia sentsorial ahaztezin baterako.
Kontzertuaren ondotik, musikagilearekin solasaldia izanen da, lanaz eta sormen prozesuaz hitz egiteko parada.