Bertso afaria eginen dute apirilaren 5ean Arizkungo elkartean

Ttipi-Ttapa 2025eko martxoaren 14a

Arizkungo Herriak eta gazteek bertso afaria antolatu dute apirilaren 5ean, larunbata, herriko Elkartasuna elkartean 21:30ean. Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariek parte hartuko dute afarian eta txartelak salgai daude dagoeneko, Arizkungo Dolatxean 32 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun