Lesakako Plaza Zaharrean 19:30ean hasiko da emanaldia eta ardo dastaketa ere izanen da
Martxoko azken aste hondarrean ez ezik, apirileko lehen asteburuetan ere musika doinuak izanen dira Lesakan. Apirilaren 5en, Lesakako Musika Bandan beti martxoa da kontzertua emanen du musika bandak, larunbatean 19:30ean Plaza Zaharrean, Olatz Rojo Larralderen zuzendaritzapean. Ardo dastaketa ere izanen da, Inurrieta upategiaren eskutik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.