Saioa larunbat honetan, apirilaren 5ean izanen da, Etxalarko Pello Apezetxea Kulturgunean, 10:00etan hasi eta 13:30ak arte. Parte hartzeko izen ematea beharrezkoa da eta bihar, apirilaren 2an, bukatuko da izena emateko epea.
Mankomunitateak herritar eta eragile guziak animatu nahi ditu saio horretan parte har dezaten, sinetsita plana hagitzez errealagoa eta aberatsagoa izanen dela denon iritziak eta ekarpenak jasotzen baditu.