Mutxikoak, jotak eta larrain dantzak dantzatzeko aukera izanen da asteburuan Elizondon, Elizondoko Gaiteroen eskutik. Ilbeltzaren 12an herriko plazan 12:30ean izanen da hitzordua, eta euria eginez gero, Iriarte frontoira mugituko dute.
Igandean 18:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 10 eurotan daude salgai
Arrainak bihotzean antzezlana taularatuko du Mar-Mar Teatro konpainiak igandean Leitzako Herri Aretoan. 19:00etan hasiko da emanaldia eta haur, gazte zein helduentzako aproposa da. Sarrerak kulturaleitza.eus-en eskura daitezke bost euroren truke edo leihatilan emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, sei eurotan.
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.
XVIII. aldiz Mendi Eguna eginen dute Beran heldu den larunbatean, hilaren 11n. Arratsaldean Santa Barbarara igoera eginen dute eta ilunabarrean dokumental baten emanaldia. Igandean, aldiz, mendi irteera izanen da.