'Arrainak bihotzean' antzezlana ikusgai Leitzan urtarrilaren 12an

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 9a, 09:00

Haur, gazte zein helduentzako aproposa den antzezlana da.

Arrainak bihotzean antzezlana taularatuko du Mar-Mar Teatro konpainiak  igandean Leitzako Herri Aretoan. 19:00etan hasiko da emanaldia eta haur, gazte zein helduentzako aproposa da. Sarrerak kulturaleitza.eus-en eskura daitezke bost euroren truke edo leihatilan emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, sei eurotan.

Sinopsia

Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun