Josetxo Goia-Ariberen Zabaldika laukoteak kontzertua emanen du urtarrilaren 12an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 9a, 08:00

Josetxo Goia-Ariberen Zabaldika laukoteak joko du igande arratsaldean Harriondoa kultur etxean.

Igandean 18:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 10 eurotan daude salgai

Joseba Goia-Aribe musikariak sortutako Zabaldika laukoteak kontzertua emanen du urtarrilaren 12an, igandean 18:00etan hasita, Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sarrerak Lesakako udalaren webgunean eros daitezke, 10 eurotan.

Nafarroako Zabaldika izeneko herrixkan 650 urte dituen kanpaia izanen dugu lekuko, musika proposamen berri honek izena hartuko duena, hain zuzen ere. Hiru ahots, saxoa lagun, horra laukotea, eliza eta antzeko toki miresgarrietan izan ohi den oihartzuna bosgarren musikaria izanen delarik. Josetxo Goia-Aribe musikaria dugu eskaintza honen sortzailea, abesbatzek duten  estetikaz haratago joan nahi izan duena. Musika garaikidea, ausarta, bertzelakoa… Hiru ahotsak ibiliko dira bide zuzen eta zintzo batean, saxoa, ordea, harat honat, borobilka, ezker eskuin, goiti beheiti…

Kontzertuak 10 kanta izanen ditu, beti ere bake eta lasaitasun kutsu handiz, profanoak eta erligiosoak elkarri eskua emanen diotelarik.

  • Josetxo Goia-Aribe (Saxo sopranoa, sortzailea, zuzendaritza eta konponketak)
  • Peio Ruiz Huici (Lehen Tenorra, ahots kidapena eta zuzendaria)
  • Pedro Latasa (Bigarren Tenorra)
  • Julian Irulegui (Baritonoa)

Zer entzun:

  1. La Campana de Zabaldika (Josetxo Goia-Aribe)
  2. Pange lingua (Santo Tomas de Aquino/ J Goia-Aribe)
  3. Me miserum (J.Goia-Aribe)
  4. Maurizia (Trad/J.Goia-Aribe)
  5. In The Bleak mid winter (Holst/J. Goia-Aribe)
  6. Aldapeko (Herrikoia/J.Goia-Aribe)
  7. Tres morillas m´enamoran (Cancionero de Palacio)
  8. Ex Oriente Lux (J. Goia-Aribe)
  9. Silentium (Charlie Haden/J.Goia-Aribe)
  10. Agur Jaunak (Herrikoia/J.Goia-Aribe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun