Euskaraz bizi den herria da Areso eta hori agerian utzi nahian, Euskararen Astea antolatu dute. Euskaraz ibili dira jolasean familientzat antolatutako tailerretan eta Bizkarsoro filma ikusteko aukera ere izan dute. Abenduaren 3an, asteartean, ospatuko duten Euskaren Egunarekin borobilduko dute astea, egun osoko festarekin.
50. urteurreneko ekitaldiak borobiltzeko kontzertua eskainiko du Jeiki abesbatzak abenduaren 3an. Vinaixa Gartziaren zuzendaritzapean, Leitzako Herri Aretoan ariko dira kantuan 12:00etatik aurrera. Sarrera dohainik izanen da.
Euskararen Eguna eta Nafarroaren Eguna ospatzeko emanaldi berezi eginen du Doneztebeko Mendi abesbatzak Donamarian abenduaren 3an, asteartean. Emanaldia jauregian izanen da 18:00etan.
Asteartean 18:00etan hasiko da Harriondoan XX. Keinu Leihoak zikloko bigarren emanaldia
Lehen aldia da horrelako euskarazko ekitaldia antolatua dela Senpereko Mediatekan, abenduaren 3an, asteartean, 20:00etan. Maddi Ane Txoperena Iribarren Lesakako idazleak bere bi liburuen (Ene baitan bizi da eta Ez erran inori) aurkezpena egin ondoan, solasaldi interesgarria sortu behar litzake.
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.
Azaroaren 4tik abenduaren 19ra eginen dute, astelehen, astearte eta ortzegunetan