Mairu Antzerki tailerrak Lesakako Udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatutako hogeigarren Keinu Leihoak Antzerki ziloa igandean abiatu zen Lesakan, Metrokoadroka kolektiboak Harriondoan eskainitako Artxibo biluzia antzezlanarekin. Bigarren emanaldia abenduaren 3an izanen da, Amaia Bonoren Belarriprest ikusgai izanen da, asteartean 18:00etan Harriondoan. Sarrerak 6 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean.
«Belarri Prest. Nire lehenengo sortze lana Euskaraz», ikaskuntza prozesua da: Identitatea, itzulpena, akatsa, kultura, hitzak, biografia… Hori guztia euskaldun berrien kontakizunetik, eta hizkuntzaren analisitik.
Aldi berean, esker oneko ekitaldia da hori posible egin duten eragile guztientzat. Eskerrak ematea oinarrizko keinu zail batean. Eskerrak emateko keinuaren bidez, euskara, berezitasunak eta konplexutasunak ikasteko bizipenean murgiltzen da, ikuslearentzat ezaguna den kontakizun batetik abiatua. Emozio bidaia bat da, amorrutik absurdoraino.