Joskintza tailerra antolatu du berriz ere Lesakako Beti Gazte elkarteak

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 24a, 20:00

Lehenagoko ikastaroetako lanak Andra Mari Zahar Etxera eta Irungo Harrera Sarera bideratu dituzte.

Azaroaren 4tik abenduaren 19ra eginen dute, astelehen, astearte eta ortzegunetan

Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan azaroaren 4tik abenduaren 19ra. Kurtso osorako prezioa 15 eurokoa da eta Beti Gazteko bazkideei irekitako ikastaroa da.

Astelehenetan eta ortzegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteartetan 09:30etik 12:00etara eginen dute ikastaroa Beti Gazte elkartearen egoitzan. Izena emateko 697 27 60 36 telefonora deitu behar da (Alaia). Leku mugatuak dira eta bizkor ibili beharko dute interesatuek.

Lehenagoko ikastaroetan egindako lanak Andra Mari Zahar Etxera edo Irungo Harrera Sarera bideratu dituzte, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun