Abenduaren 3an emanaldia eginen du Donamarian Mendi abesbatzak

Ttipi-Ttapa 2024ko azaroaren 29a

Mendi abesbatza iaz Donezteben egindako emanaldi batean.

Euskararen Eguna eta Nafarroaren Eguna ospatzeko emanaldi berezi eginen du Doneztebeko Mendi abesbatzak Donamarian abenduaren 3an, asteartean. Emanaldia jauregian izanen da 18:00etan.

Errepertorioa kasik bere osotasunean koru mistorako moldatutako euskal kantek eta Nafarroako konpositoreen lanek osatuko dute.

Emanaldia hasteko Nafarroako ereserkia joko dute, eta hortik aitzinera berriki zendutako Federico Moreno-Torrobaren obrak eta euskal musikarien zein obra herrikoak kantatuko dituzte: Iturengo arotza, Maitia nun zira, Nere herriko neskatxa maite, Ama begira zazu... Publikoa ere beraiekin abestera gonbidatuko dute.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun