Mairu Antzerki tailerrak Lesakako Udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatutako Keinu Leihoak Antzerki zikloak hogeigarren edizioa beteko du aurten. Mairu antzerki tailerretik diotenez, «pasa dira hogei urte, pasa dira hainbat talde. Joan zaizkigu lagunak, hurbildu dira berriak, baina ez ditugu ondoan gurekin nahi genituzkeen guziak. Segituko dugu bidaiarekin orduan, batzuk bidaiatzera kondenatuak daudelako, ihes egitea beharrezkoa izan daitekeen arren, denok behar dugulako leku bat munduan».
Euskararen Astea ospatzen ari dira Areson eta abenduaren 1erako egin dute hurrengo hitzordua. Bizkarsoro filma ikusteko elkartuko dira udaletxean 18:30etik aurrera.
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.
Gru 4: Mi villano favorito eta Azken erromantikoak filmak izanen dira ikusgai azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean.