Malerrekako Mankomunitateak, Malerrekako Bertso Eskolak eta Lanku kultur zerbitzuek hitzordu berezia antolatu dute igande honetan, azaroaren 17an, Legasan. Itsasoa bete urre eta bertso izenburupean bertso saio literarioa eginen dute.
Euskal mendizaletasunaren historian leku garrantzitsua dauka Passang Temba sherpak, eta azaroaren 17an Donezteben izanen da. Errekak Kirol Elkarteak eta Doneztebeko Udalak antolatu dute solasaldia eta emanaldia.
18:30ean hasiko da Elgoibarko futbolari ohiaren emanaldia Harriondoa kultur etxean
Herriko bioaniztasunari buruzko argazkiak ikusgai izanen dira Larreko kultur gunean, goiz eta arratsaldez
Igandean 13:00etan eginen dute Eskol Ttikiko erakusketaren aurkezpena, Joseba Olagaraik gidatutako solasaldiarekin
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik lau saio eginen dituzte, asteazken arratsaldetan
Azaroaren 16an eta 17an, Buffalo kids haurrentzako pelikula eskainiko dute 17:00etan eta La habitacion de al lado, 19:30ean. Emanaldietarako sarrerak internet bidez edo leihatilan eskura daitezke saioa hasi baino ordu erdi lehenago.