1980an euskaldun talde batek Everestera egin zuen espedizioan parte hartu zuen Passang Tembak. Espedizio hartan Martin Zabaleta hernaniarrak Everesteko gailurra igotzea lortu zuen, eta berarekin batera igo zen sherpa. Zabaleta izan zen lehen euskalduna Everestera igotzen.
Passang Tembarekin batera Cheepal Sherpa ere izanen da Donezteben, eta Juango San Sebastian alpinista ere bertaratuko da. Mendizaleen testigantzak aditzeaz gain, Everest 1980 dokumentala ikusteko aukera ere izanen da.
Emanaldia 18:00etan izanen da zineman eta sarrerak aitzinetik erosten ahalko dira 5 euroren truke Titi ostatuan eta Ostiz dendan.