Zuhaitz Gurrutxagaren FutbolisTok bakarrizketa ikusgai izanen da azaroaren 17an, igandean 18:30ean hasita Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 10 eurotan salgai daude udalaren webgunean, baina bakan batzuk bertzerik ez dira gelditzen.
Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980), FutbolisTOK, bere bakarkako bigarren lana aurkeztera datorkigu. Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izanen da. Futbolisto baten Konfidentziak,bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako bertze hainbat bizipen eta anekdota ere izanen ditu solasgai. Horrez gain, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Nahasmendu Obsesibo-Konpultsiboaz (TOK) ere solastatuko da. Gai hauek guztiak, umorea bidelagun duela jorratuko ditu elgoibartarrak, eguneroko gorabeherak eta problemak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.