Lesakako Osasun Zentroak edoskitzearen inguruko tailerrak antolatu ditu udazkenean ere. Usoa Zelaieta eta Arantxa Gortari pediatriako erizainek zuzenduko dituzte saioak eta urriari dagokiona, hilaren 17an, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.). Hurrengoa azaroaren 21ean eginen dute, leku eta ordu berean.
Alemania bizitoki duen bakarlari finlandiarra Elizondoko Txokoto tabernan izanen da urriaren 17an, 20:00etan, bere azken lana aurkezteko: Škoda blue and the black legged Jesus. Oinarrira jotzen duen musika eskaintzen du Martti Mäkkeläk, soinu minimalistaz eta arras intentsoak diren kanta akustikoz josia.
‘Coups de couer’ (euskaraz Bihozkadak) izeneko margo erakusketa urriaren 31ra arte izanen da zabalik. Erratzun bizi den katalanak olio pinturako 32 obra bildu ditu Bertizko Natur Parkean ireki duen erakusketan, horietatik 19 inoiz argitaratu gabekoak.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 15a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira
Euskal pilotaren antzinako irudiak erakusten dituen argazki erakusketa ttikia ireki dute gaur Arizkunenean, urriaren 31ra arte. Nafarroako Artxibo Nagusitik ateratako Carlos Amaten 12 argazki erakusten ditu, 1920an Elizondon, Lekarozen eta Donezteben egindakoak. Kultur Etxeko lehenbiziko solairuan dago ikusgai, astelehenetik ortziralera, 16:30etik 20:00etara.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 30ean, berriz, Mugako ahotsak:kontrabandoaren testigantzak dokumentala proiektatuko dute kultur etxean