Edoskitze tailerrak eginen dituzte Lesakan urriaren 17an

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 15a

Lesakako Osasun Zentroak edoskitzearen inguruko tailerrak antolatu ditu udazkenean ere. Usoa Zelaieta eta Arantxa Gortari pediatriako erizainek zuzenduko dituzte saioak eta urriari dagokiona, hilaren 17an, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.). Hurrengoa azaroaren 21ean eginen dute, leku eta ordu berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun