Bederatzigarren edizioa eginen dute Larreko kultur gunean igandean 09:00etatik 17:00etara
Trans identitateari buruz ariko dira igandean Donezteben. Doneztebeko Udalak eta Naizen Elkarteak 'Transformatzen' dokumentalaren emanaldia antolatu dute eta ondotik elkarteko kideen testigantzak aditzeko aukera izanen da. 17:00etan izanen da ekitaldia Zineman eta sarrera debalde izanen da.
Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri programaren barrenean, 'Anbotoko Mari' haurrentzako antzerkia ikusteko aukera izanen da igandean Beran. 17:00etan izanen da ikuskizuna eta 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Sarrerak dagoeneko salgai daude eta lau euroan erosten ahal dira hemen.
Igandean 17:00etan hasiko da, hamaika urtetik goitiko nerabeei zuzendutako emanaldia Urriaren 13an, abentura berezi batera gonbidatu dituzte nerabeak Sarako Lezeen erraietan. Elise Dilet eta Antton Hariñordokiren Haize leizean liburuaren aurkezpenaren ondotik, Maddi Zubeldiak, ipuinetik abiatuz, sorkuntza original bat proposatuko die leizearen barnean, Oskolaren azpian goiburupean.
Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Asier Hormaza aktoreak igoko dira oholtzara.
‘Coups de couer’ (euskaraz Bihozkadak) izeneko margo erakusketa urriaren 31ra arte izanen da zabalik. Erratzun bizi den katalanak olio pinturako 32 obra bildu ditu Bertizko Natur Parkean ireki duen erakusketan, horietatik 19 inoiz argitaratu gabekoak.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 30ean, berriz, Mugako ahotsak:kontrabandoaren testigantzak dokumentala proiektatuko dute kultur etxean