Liburua familian ekimenaren bederatzigarren edizioa urriaren 13an itzuliko da Senpererat, kalitatezko programa batekin, igandean 09:00etatik 17:00etara, Larreko kultur gunean. Idazleak, argitaletxeak, liburu dendak, ikuskizun biziak eta mahai jokoak izanen dituzte familiek eskura.
Ttipi-ttipientzat zein handi-handientzat, hainbat animazio iraganen dira egun osoan.
Unibertso desberdinek eramanen zaituzte bidai paregabe batera, irakurketa, joko, ikuskizun, mahai-inguru, eztabaida, topaketa, kontakizun eta antzerkien artean eta anitzez gehiago oraino! Eta hori guzia euskaraz eta frantsesez.
Unibertso desberdinetako idazleak, argitaletxeak, ikuskizunak eta berritasun batzuk ere… familia guzia gozatzeko parada. Ostalaritza tokian berean izanen da.