‘Haize leizean’ liburuaren aurkezpena eta ‘Oskolaren azpian’ sorkuntza izanen dituzte urriaren 13an Sarako lezeetan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 11a, 15:00

Liburu aurkezpenaren ondotik, Maddi Zubeldiak 'Oskolaren azpian' sorkuntza berezia eskainiko du.

Igandean 17:00etan hasiko da, hamaika urtetik goitiko nerabeei zuzendutako emanaldia

Urriaren 13an, abentura berezi batera gonbidatu dituzte nerabeak Sarako Lezeen erraietan. Elise Dilet eta Antton Hariñordokiren Haize leizean liburuaren aurkezpenaren ondotik, Maddi Zubeldiak, ipuinetik abiatuz, sorkuntza original bat proposatuko die leizearen barnean, Oskolaren azpian goiburupean.

Liburuaren aurkezpena igandean 17:00etan  eginen dute bi egileek. Ondotik, Maddi Zubeldiak, ‘Oskolaren azpìan’ sorkuntza berezia eskainiko du, bakarrizketa moduan, musikaz lagundurik- 11 urtetik goitiko nerabeei zuzendutako emanaldia izanen da eta 2 euro ordaindu beharko da. Sarrerak erosteko: reservation.grottesdesare.fr

 

Laburpena

Leizea, biziaren bidegurutze gisa. 

Hemen ez da egiarik, ez gezurrik. 

Bestelakatzearen lekua da leizea. Nerabezaroan nola zahartzaroan bizia aitzina bultzaka ari da, itxuraldaketa prozesuan, horrek sortzen dituen ametsekin eta beldurrekin batera. 

Bere azken eraldaketaren atarian, emazte adinduak nerabezaroko oroitzapenekin hartu du hitzordu. Leizean bizi izan zuen iniziazio bidaiaren berri emanen die nerabeei, bere esperientziatik konfiantzazko mezua utzi nahian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun