Hondarreko egunean solasaldia eskainiko du Tiburtzio Arraztoa adituak
Ortzirale honetan, irailaren 6an, arratsean, gazteen arteko herri kirol saioarekin eta botako duten txupinazoarekin hasiko dituzte bestak, larunbatean herri bazkaria eta mus txapelketa izanen dituzte eta igandean aizkora apustua eta tortilla lehiaketa. Egunero haurrendako puzgarriak izanen dira plazan.
Pestetarako prest dira Eratsunen ere, eta helburu horrekin, lau eguneko egitaraua prestatu dute. Ostegunetik igandera, irailaren 5etik 8ra ospatuko dituzte.